Itzurun hondartza

Luzera: 270 m.
Batez besteko zabalera: 75 m.
Hiritartze maia: HIRITARRA
Harearen kolorea: GORRIZKA
Harea mota: HAREA XEHEA
Bainurako baldintzak: OLATU HANDIAK MAREARTEKO ZABALGUNEA

Zumaiako herrigunetik oso gertu dago Itzurungo hondartza, Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean. Flysch izeneko fenomeno geologikoaren ondorio diren kareharrizko pareta bertikalez inguratuta dago eta higadurak eragindako paisaia zoragarria eskaintzen du. Olatu handiak izaten dira bertan eta uretako kiroletaz gozatzeko aproposa da. Hainbat instalazio eskaintzen da Itzurungo hondartzan: komun publikoak, dutxak eta eguzki-oihalak jartzeko gunea, besteak beste. Gainera, taberna ere badago hondartzaren alboan.

FaLang translation system by Faboba