LILI JAUREGIA

Lili Jauregia Erdi Aroko arkitekturaren eredu bikaina izateaz gain Zestoako historiaren gune garrantzitsuenetako bat da. Bertan bizi izan ziren Lilitarren leinukoak. Inguruko nekazaritza lur askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Lilibeaetxeak, Errotatxo eta Errotazar errotak, eta Liliko burdinola Nagusiak eta Txikiak osatutako multzo konplexuago baten parte da Lili jauregia. Bi eraikin desberdinek osatzen dute jauregia: jauregia bera eta alboan duen eta komunikatuta dagoen beste eraikin bat, Lili-bea izenekoa. Duela gutxi berritu dute Zestoako jauregia, eta 'Agur, Lili' izeneko antzezpen baten bidez ezagutu daiteke asteburuetan. Jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azkenak, Andre Madelenek. erakusten ditu jauregiko gelak eta txokoak. Erreserba egitea komeni da.


Ordutegia:

Irailetik ekainera:

  • Larunbatak: 11:30, 12:30, 16:30, 17:30
  • Igandeak: 16:30 eta 17:30

Sarreren prezioa:

3 €

 

Additional Info

  • Helbidea: Ekainberriko bulegoa: Portale kalea, 9. Zestoa
  • Telefonoa: 943 868811
FaLang translation system by Faboba