ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROA

Zumaiako itsaslabarra eta Marearteko zabalunea, naturgune bereziaren interpretazio zentroa da. Itsas-beheraren zabalunea; Flyscha; Europako aztarnategi fosoliferorik garrantzitsuenak; Artadiko arteak; padura eta dunak guztiak ere gune garrantzitsu eta bereziak, zentru honen bitartez hobeto ezagutu eta baloratu ahal izango dira.

Zentru honek bi solairu ditu, eta hauetan erakusketa esparru zabalaz gain, auditorio bat ere badago, bai ikus-entzutekoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako. Hauez gain, artxibo eta dokumentazio gelak eta tailerretarako gela propioak. Gainera, beste zenbait egitarau didaktiko berezi izango ditu talde ezberdinen eskarietara egokituz.

Hemen duzu Geoparkeari buruzko informazio gehiago.


Ordutegia:

Zentroa zeuen kabuz (gidarik gabe) bisitatzeko aukera duzue, jarraian duzuen ordutegiaren barnean:

Martxotik ekainera eta irailetik azarora:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
  • Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
  • Igandeak: 10:00-13:30

Urtarrilean, otsailean eta abenduan:

  • Osteguna eta ostirala: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
  • Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
  • Igandeak: 10:00-13:30

Uztaila eta Abuztua:

  • Asteartetik igandera: 10:00-13:30 / 16:00-19:30

Sarreren prezioa:

  • Sarrera arrunta: 3 €
  • Sarrera murriztua (*): 1,5 €
  • Doako sarrera: 6 urtetik beherakoak, langabetuak.
  • Zentroaren bisita gidatua: 50 €/taldea (+ sarrera). Iraupena: 1 ordu.

(*) Jubilatuak, 18 urtetik beherakoak, 15 kide baino gehiagoko taldea, zumaiarrak.

Additional Info

FaLang translation system by Faboba