Explore Urola
Super User

Super User

Web orri helbidea: http://www.joomlart.com
Osteguna, 14 Azaroa 2013 12:06

Batarrabi

Azkoitia sortu zeneko 675. urteurrenean Oteizak bere arbasoen herriari eskainitako lana da, bere aitaren jaioterria baita Azkoitia.

Osteguna, 14 Azaroa 2013 11:53

ETXE SANTUA - LOIOLATARREN DORRETXEA

Loiola Santutegiko multzo arkitektonikoaren baitan ikusgai dago Etxe Santu izeneko museoa. Oñatz eta Loiolatarren Erdi Aroko Dorretxe zaharrean jaio zen Loiolako Iñigo 1491n eta han bihurtu zen Jainkoarengana 1521ean. Etxe hau dugu Loiolako Santutegiaren bihotza eta haren izatearen muina. Etxe ikusgarri honen beheko zatia harrizkoa da, ia erabat itsua eta habe, hutsarterik gabea. Benetako gotorleku bat zen, XIV. mendearen amaiera aldera Iñigoren herenaitonak, Beltran Ibañez Loiolakoak, eraikia.

Goiko zatia, berriz, adreiluan egina da, mudejar itxura garbikoa, leiho ugariz eta ertzetan lau garita handi apaingarrirekin, eta begizta-sare mudejarrez apainduak. Ez da dorre militarra, jauregia baizik. Iñigoren aitonak, Juan Perez Loiolakoak, egin zuen 1460an. Gaur egun jendearentzat irekia dago eta bisitatu daiteke, entzungaien laguntza duten ikustaldien bidez. Entzungai horietan San Ignazioaren bizitzaren berri ematen da eta Oñatz-Loiolatarren eguneroko jarduna nolakoa zen ikus daiteke etxeko geletan harat-honat ibilita. Horien guztien artean Konbertsioko Kapera izenekoa aipatu dezakegu, eraikinaren azken solairuan dagoena, gela horretan gainditu baitzituen Loiolako Iñigok ebaketak eta heriotza arriskua. Sendatzen ari zela Kristoren eta Santuen gaineko hainbat liburu irakurri zituen eta horien bidez, etxeko otoiztegian ikusi zuen bizimoldez aldatu behar zuela eta Jesukristoren bila erromes joan. Hala egin zuen eta, ondorioz, santutasun bideari ekin zion, Loiolako Ignazio Santua bihurtzeko.

Museo Saindua:

Loiolako Santutegiaren gaiekin osatutako museoa iparraldeko hegaleko beheko solairuan bisitatu daiteke.


Ordutegia:

  • Egunero: 10:00 -12:30 eta 15:30-18:15

Sarreren prezioa:

  • Arrunta: 3 €
  • Erretiratuak: 2,50 €
  • 16 urte arteko ikasleak: 2 €
  • Doan: 8 urtetik beherako umeak; jesulagunak eta erlijiosoak.

Errekarte, Garate anaiaren jaiotetxea:

Frantzisko Garate Dohatsua, Juan Pablo II.ak 1985.go urrilaren 6an dohatsu egina, baserri honetan jaio zen 1857an, Loiola basilikatik metro gutxi batzutara.


Ordutegia:

Etxe Santuaren ondoan dagoen Jesuiten Komunitateko Etxeko Harreran eskatu behar da giltza.

 

 

 

Osteguna, 14 Azaroa 2013 11:50

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA

Euskal Herriko trenbidearen historiatik ibilbide bat egiteko aukera ematen du Burdinbidearen Euskal Museoak, eta baita antzinako lurrun-tren batean bidaiatzeko ere. Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusian kokatuta dagoen museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa gordetzen du. Lurrun tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak ikusteko aukera ematen du.Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa ere eskaintzen du, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez.


Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era -15:00etatik 18:30era
  • Larunbatak: 10:30etik 14:00etara -16:00etatik 19:30era
  • Igande eta jaiegunak: 10:30etik 14:00etara

Trenak bere ohiko ibilbidea udaberri eta udan egiten du.

Osteguna, 14 Azaroa 2013 11:45

LILI JAUREGIA

Lili Jauregia Erdi Aroko arkitekturaren eredu bikaina izateaz gain Zestoako historiaren gune garrantzitsuenetako bat da. Bertan bizi izan ziren Lilitarren leinukoak. Inguruko nekazaritza lur askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Lilibeaetxeak, Errotatxo eta Errotazar errotak, eta Liliko burdinola Nagusiak eta Txikiak osatutako multzo konplexuago baten parte da Lili jauregia. Bi eraikin desberdinek osatzen dute jauregia: jauregia bera eta alboan duen eta komunikatuta dagoen beste eraikin bat, Lili-bea izenekoa. Duela gutxi berritu dute Zestoako jauregia, eta 'Agur, Lili' izeneko antzezpen baten bidez ezagutu daiteke asteburuetan. Jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azkenak, Andre Madelenek. erakusten ditu jauregiko gelak eta txokoak. Erreserba egitea komeni da.


Ordutegia:

Irailetik ekainera:

  • Larunbatak: 11:30, 12:30, 16:30, 17:30
  • Igandeak: 16:30 eta 17:30

Sarreren prezioa:

3 €

 

Osteguna, 24 Urria 2013 08:45

Taxiak

  • Gipuzkoako RadioTaxi: 943 400 500
  • Azkoitia: 943 85 10 20
  • Azpeitia: 943 81 13 07
  • Zestoa: 670 431 906 / 607 186 006
  • Zumaia: 943 86 13 60
Osteguna, 24 Urria 2013 08:29

Garraio publikoak

IBILBIDE LABURRAK:


Autobusak:
  • Euskotren:
    • Urola: Zumaia-Zumarraga (ordutegien PDF edo/eta lotura)
    • Azpeitia-Ermua
    • Urola Kosta: Zumaia-Donostia
    • Zumaia-Mutriku
  • La Guipuzcoana:
    • Azkoitia-Zarautz
    • Azkoitia-Donostia
    • Azkoitia-Tolosa

Ordutegi guztiak: Lurraldebus

 

IBILBIDE ERTAINAK:


Autobusak:
Trena:
  • Euskotren: Zumaia-Bilbo, Zumaia-Hendaia
  • Renfe: Zumarraga-Gasteiz, Zumarraga-Iruña
Azteazkena, 09 Urria 2013 10:47

EKAINBERRI

Ekainberriko bisita Sastarraingo lur eta paisaietan bisitariak barneratzen dituen ibilbide batean kokatzen da. Bailara honetan orain dela 13.000 urte Ekain kobazuloko margoak egin zituzten gizon eta emakumeak bizi izan ziren.

Giza talde honek zaldiari eskeinitako labar-santutegi hau sortu zuen, eta ibilbide honekin bisitariek Sastarrain bailarako lehendabiziko biztanle haien bizmodura hurbildu eta ulertu ahal izango dute.


Ordutegia:

Leihatilaren ordutegia: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 17:30

Museoaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-18:00
  • Asteburuak, jaiegunak eta uda: 10:00-19:00
  • Abendua eta urtarrila, asteartetik igandera: 10:00-18:00

Sarreren prezioa:

  • Helduak: 6€
  • Gazteak /ikasleak/erretiratuak: 5€
  • Doan: 6 urtetik beherako umeak; EAEko hezkuntza publikoko irakasleak; ICOM.
  • Deskontuak: Taldeak eta familia anitzak (10%) ; Betizu (20% )
Astelehena, 07 Urria 2013 09:24

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROA

Zumaiako itsaslabarra eta Marearteko zabalunea, naturgune bereziaren interpretazio zentroa da. Itsas-beheraren zabalunea; Flyscha; Europako aztarnategi fosoliferorik garrantzitsuenak; Artadiko arteak; padura eta dunak guztiak ere gune garrantzitsu eta bereziak, zentru honen bitartez hobeto ezagutu eta baloratu ahal izango dira.

Zentru honek bi solairu ditu, eta hauetan erakusketa esparru zabalaz gain, auditorio bat ere badago, bai ikus-entzutekoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako. Hauez gain, artxibo eta dokumentazio gelak eta tailerretarako gela propioak. Gainera, beste zenbait egitarau didaktiko berezi izango ditu talde ezberdinen eskarietara egokituz.

Hemen duzu Geoparkeari buruzko informazio gehiago.


Ordutegia:

Zentroa zeuen kabuz (gidarik gabe) bisitatzeko aukera duzue, jarraian duzuen ordutegiaren barnean:

Martxotik ekainera eta irailetik azarora:

  • Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
  • Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
  • Igandeak: 10:00-13:30

Urtarrilean, otsailean eta abenduan:

  • Osteguna eta ostirala: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
  • Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
  • Igandeak: 10:00-13:30

Uztaila eta Abuztua:

  • Asteartetik igandera: 10:00-13:30 / 16:00-19:30

Sarreren prezioa:

  • Sarrera arrunta: 3 €
  • Sarrera murriztua (*): 1,5 €
  • Doako sarrera: 6 urtetik beherakoak, langabetuak.
  • Zentroaren bisita gidatua: 50 €/taldea (+ sarrera). Iraupena: 1 ordu.

(*) Jubilatuak, 18 urtetik beherakoak, 15 kide baino gehiagoko taldea, zumaiarrak.

Osteguna, 16 Maiatza 2013 10:13

BAI BIDEA BATZOKIA-TELMO

Osteguna, 16 Maiatza 2013 10:05

TALAIA

Orrialdea 8-(e)tik 17-(e)ra
FaLang translation system by Faboba