Explore Urola
Super User

Super User

Web orri helbidea: http://www.joomlart.com
Azteazkena, 08 Urtarrila 2014 08:18

* Askaldegietan kontuan hartu beharrekoak:

  • Zaborra. Mendian edo zelaietan ez da zaborrik bota behar. Horretarako prestatutako ontzietara bota behar dira hondakinak.
  • Sua. Debekatuta dago sua nonahi egitea. Horretarako prestatuta dauden parrilak erabili behar dira.
  • Txakurrak. Lotuta eraman behar dira, bertako fauna eta flora ez kaltetzeko, eta inguruan dauden gainontzeko bisitariei ez traba egiteko.
  • Ingurumena. Zaindu behar da ingurua, eta ez dira landareen eta zuhaitzen adarrak, hostoak eta loreak moztu behar. Debekatuta daude fauna eta flora espezieen garapen normala mugatzen edo kaltetzen duten jarduerak.
  • Aparkalekua. Ezin da motordun ibilgailurik aparkatu horretarako behar bezala moldatuta ez dauden aparkalekuetan
Osteguna, 19 Abendua 2013 12:08

Aurpegi collage-a

Argazkigintza eta margolaritza uztartzen dituen teknika mistoa erabilita sortutako collage ikusgarri hau Juin kalean dago.

Osteguna, 19 Abendua 2013 12:07

Urola

Argazkigintza eta margolaritza uztartzen dituen teknika mistoa erabilita sortutako collage ikusgarri hau Urolako Bide Berdeko tunel batean.

Osteguna, 19 Abendua 2013 12:04

New York Shop

Argazkigintza eta margolaritza uztartzen dituen teknika mistoa erabilita sortutako collage ikusgarri hau Julio Urkijo etorbidean dago.

Errezil herriguenetik abiatu daiteke ibilbidea, eta Gipuzkoa barnekaldeko leku politenetako batzuk zeharkatuz, hau da, Aizarnako bailara eta Santa Engraziko ermita, Zestoara iristen da.

Bi aldetara egin daiteke ibilbidea. Azkoitian Balda Plazatik abiatzen da ibilbidea, eta Izarraitz mendi magalean barna Azpeitiruntz doa. Azpeitian, Olatz-eko ermita ingurutik abiatzen da.

Bi aldetara egin daiteke ibilbidea. Azpeitian, Loiolako hiribidean Olatz-eko ermita eta komentura hartzen den bidegurutzetik abiatzen da, eta Zestoan berriz lili jauregi ondotik. Ibilbide hau ere, Izarraitzeko mendi magalean zehar doa.

Bi aldetara egin daiteke ibilbidea. Azkoitian Balda Plazatik ateratzen da, eta Zestoan Lili Jauregia-ren ondotik. Izarraitz mendikateko paraje zoragarrietan zehar dihoa ibilbidea.

Orrialdea 5-(e)tik 16-(e)ra
FaLang translation system by Faboba