Gazta
Lehengai bikainak erabilita eta arbasoen artisau tradizioei eutsita, eskualdeko gaztagileek teknika berriak lantzen dituzte ahalik eta produkturik onena eskaintzeko.
Idiazabal J.I. eta bestelakoak ekoizten dituzte.
Lehengai bikainak erabilita eta arbasoen artisau tradizioei eutsita, eskualdeko gaztagileek teknika berriak lantzen dituzte ahalik eta produkturik onena eskaintzeko.
Idiazabal J.I. eta bestelakoak ekoizten dituzte.
Urolako herriak ematen dio izena Errezil Sagarrari, Errege-sagarra bezala ere ezaguna den sagar motari. Sukaldaritzan oso aintzat hartzen den lehengaia da era askotara dastatu daitekeelako. Sagardoa egiteko sagarrik onenetakoa ere bada, sagardogileen iritziz. Zapore gazia du eta kolore berde-horixka izan ohi du, ukitu ilunekin. Zapala eta neurri ertainekoa da eta gogorra eta latz samarra du azala. Betidanik ezagutzen da sagar mota hau Euskal Herrian eta baserri askotan ekoiztu izan da.
Dasta itzazu Azkoitiko ‘Makarroiak’ eta Azpeitiko ‘Ignazioak’ : eskualdeko gozogintza tradizionalik onena ezagutuko duzu.
Urkizahar txakolin ekologikoa Beizaman ekoizten da 350m eta 450m tarteko altueran errotuta dauden mahastietan. Lur sailak hego aldera begira daude, Ibai-Eder urtegiaren gainean, eta Getariako Txakolina jatorri izendapeneko mahastirik altuenak dira, honenbestez.
Barietatea: Hondarribi Zuri.
Lanketa: Teknika tradizionala, produktu ekologikoen premisak errespetatuta.
Eskualdeko sagardo ekoizle bakarra da Añota. Sagarrondo ugariz inguratuta dago eta bertatik eskuratzen du urteroko ekoizpenerako (200.000 litro) beharrezkoa duen lehengaien %40a. Barriketan edo botiletan eskaintzen duen sagardo guztia Eusko Label izendapena du eta bertako sagarretatik dator oso-osorik.
We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies and how to delete them, see Cookie Policy. | |
I accept cookies from this site Agree |