Hasiera Zer egin Touring Urola

Touring Urola - Errepide paisajistikoak eta xarma duten herrixkak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lurralde bat eta bertako zoko ederrenak ezagutzeko modu onenetarikoa da inongo presarik gabe autoz lasai lasai ibilbide bat egitea, gogoa ematen duen lekuan gelditu, bertako begiratoki zoragarrietako paisaiaz gozatu, eta nola ez, herrietako eskaintza gastronomikoaz eta bertako jendearen abegikortasunaz baliatzea.

Ibilbide honetako jomuga esanguratsuak: Beizama, Gipuzkoako balkoia (Errezil), Errezil herria, Etumetako gaina, Santa Engraziko ermita, Aizarna, Aizarnazabal, Zumaia.

Ibilbidearen mapa:


 
Ikusi Touring Urola ibilbidea mapa handiago batean.