Ingurune paregabe bat zeharkatzen duen ibilbide prestatua guk jartzen dugu. Zuk, bizikleta eta konpania ona (familia, lagunak...). Nahasketa horren emaitza: Egunpasa zoragarri bat Urolako tren zaharraren ibilbidea bizikletaz zeharkatzen, naturaz gozatu eta kirola egiten duzun bitartean, zureen konpainian nola ez.
Ibilbidearen datu batzuk: Azpeitia – Legazpia, 22,5 Km. 5 estazio, 39 zubi, 19 tunel argiztatuak, eserlekuak, seinaleak, paperontziak, hamar iturri eta bi komun publiko, argiztaturiko zonak eta deskantsu zein jolaserako guneak.
| Informazio zabala: |
Fundación Vías Verdes-en webgunean |









