Zumaiako Itzurun hondartzatik hasi eta Debaraino, labar ia bertikalez osaturiko itsasertz liluragarri eta paregabea.
Mareak labarraren barrenetik behera egiten duenean, urradura plataforma zabal bat geratzen da agerian. Bestalde, itsasoaren higadurak Algorri inguruan iridio geruza bistan utzi duela ere ikusiko dugu. Geruza hori duela 65 milloi urte lurrean jo zuen meteorito izugarri baten ondorioz sortu omen zen. Badirudi eteorito horren eraginez desagertu zirela dinosauroak.
| Informazioa eta erreserbak: | www.flysch.com |









