Hasiera Zer ikusi Ondarea San Pedro parrokia

SAN PEDRO Parrokia (Zumaia)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

SanPedroParrokiaXIII. mendeko eliza gotikoa da, oso eraikin sendoa, gotorleku itxurakoa. Alde zaharraren ipar-ekialdean dago, eta alderdirik nabarmenena kanpoaldearen eta barnealdearen arteko kontrastea da. Izan ere, kanpoaldea oso soila da, babeserako izaera eta bolumena nagusitzen zaizkio apaindurari. Barrualdean, berriz, Euskal Herriko nabe bakarreko gune gotiko ederrenetakoa du parrokiak.

Elizaren barruan, hainbat elementu nabarmentzen dira: Joan Antxietaren erretaula –monumentu nazional izendatua–, Quintín de Torreren Jesu Kristoa, taula botiboa, eta bi aldeetako kaperak.

 

Informazioa:
Helbidea: Alde Zaharra / ZUMAIA
Turismo bulegoa: 943 14 33 96

 

Bisitak:
Ordutegia: Arratsaldetan 16:30 – 20:30 tartean
Bisita mota: kanpo eta barrutik / bisita gidatuak